S4 Navarra. S4 Nafarroa

Trantsizio
ekologikoa

Nafarroa eskualde eredugarria da ekoizpen sistema jasangarrira eta baliabideen erabilera eraginkorrera egin duen trantsizioagatik: ingurumenaren gaineko eragina murriztu du, eta bioekonomian eta zirkulartasunean oinarritutako negozio eredu berriak ezarri ditu

Transición ecológica

Fokua jarriz:

Lan-ildoak EA TE TD
Balio-kateak
01 Sinbiosi industriala; balio-katea berregituratzea, sektore bakoitzaren barneko eta sektore desberdinen arteko loturen bidez, produktuak, azpiproduktuak eta hondakinak aprobetxatzeko asmoz.
02 Honako arlo hauei lotutako zerbitizazioan oinarritutako negozio eredu berriak: monitorizazio sistemak, erabilgarritasunaren/erabileraren/emaitzen araberako ordainketa ereduak, lankidetza ekonomia, teknologia digitalaren ezarpena, IoT.
Produktua eta prozesua
03 Produktuaren bizi zikloa kontuan hartzen duten eta osasunaren eta ingurumenaren gaineko eragina arintzen duten produktuak, osagaiak, ekipoak, ontziak eta banaketa sistemak diseinatzea.
04 Deskarbonizatzea eta industria prozesuetan ingurumen inpaktua minimizatzea (lehengaiak, ura, energia eta abar murriztea), produkzio teknologia garbiak erabiliz eta produkzio jardunbide egokiak aplikatuz.
05 Birmanufaktura, hornigai zirkularren erabilera (berriztagarriak, berrerabilgarriak, birziklagarriak, birziklatuak, biodegradagarriak) eta lehengai kritikoen ordezpena.
06 Eraikuntza jasangarria sustatzea: zurezko eraikuntza, birgaitze energetikoa, passive house, eraikuntza positiboa...
Hondakinak
07 Hondakinak balorizatzea eta produkzio eta banaketa prozesuko azpiproduktuak erabiltzea.

Oharra: EA: Enpresa-aukera TE: Trantsizio Ekologikoa TD: Trantsizio Digitala

Transición Ecológica

Trantsizio Ekologikoa

Transición Digital

Trantsizio Digitala