Etengabeko monitorizazioa eta ebaluazioa bost mailatan egiten da, eskualdeko profiletik helburu orokorrekin ("Aginte-koadroa" tresnaren bidez), nahi den espezializaziorantz ("Sektorearen bilakaera-koadroa" eta "Industria Behatokia" tresnekin), lehentasun bakoitzean bultzatutako eskualde-eraldaketako helburuak neurtuz ("S4 Erronken kontrola" tresna), eta zeharkako faktoreetako lanaren jarraipena eginez ("policy mix")
Azkenik, gardentasun- eta ebaluazio-ekintzak deskribatzen dira.
S4ren aginte-koadroaren bidez, S4ren helburu orokorren betetze-maila neurtzen da eskualdearen ikuspegitik, makro adierazleen bidez. Adierazle horiek bloke hauetan multzokatzen dira:
Monitorizazio tresna bat da, eskualdearen egitura ekonomikoaren bilakaera neurtzeko aukera ematen duena sektorekako segmentaziotik abiatuta eta lehenetsitako eta lehenetsi gabeko arloak alderatuz.
Input your search keywords and press Enter.