S4 eredua onartzean, Nafarroak jasangarritasuna txertatzen du espezializazio-estrategiaren giltzarri gisa. Nafarroa hazkunde jasangarriaren erreferente izan daiteke Europan, ez bakarrik klima-aldaketaren aurkako borrokaren erronka handiei erantzun behar dielako, baizik eta, batez ere, funtsezko indarguneak eta enpresa- eta teknologia-gaitasunak dituelako trantsizio jasangarriaren oinarrizko arloetan (mugikortasuna, energia edo elikadura).
Beharrezkoa den bigarren trantsizioa trantsizio digitala da; izan ere, teknologia digitalak txertatzen dituzten enpresak soilik izan daitezke lehiakorrak merkatu globalean.


Input your search keywords and press Enter.