S4 Navarra. S4 Nafarroa
eu | es | en

Trantsizio
digitala

Nafarroak bere produktibitatea bultzatzen du, datuaren ekonomian, prozesuen automatizazioan eta fabrikazio aurreratuko teknologietan oinarritutako soluzio digitalen garapenari eta ezarpenari esker

Transición Digital

Fokua jarriz:

Lan-ildoak EA TE TD
Gaitasun digitalak
01 Sentsibilizazio digitala eta prestakuntza. Lanbide eremu bakoitzean gaitzea eta trebetasunak garatzea.
ENPRESAREN ETA BALIO-KATEAREN TRANTSIZIO DIGITALA
02 Plangintza eta laguntza ematea enpresaren estrategia digitala garatzeko eta ezartzeko eta negozio eredu digitalak sortzeko.
03 Hornikuntza katea eta hornitzaileen sarea /ekosistema digitalizatzea: lan aginduak, biltegiak, online salmenta, produktuen trazabilitatea eta abar kudeatzea.
04 Bezeroarekiko harreman digitala (salmenta, euskarria...) eta zerbitizaziorako orientazioa.
05 Datuaren ekonomiaren aprobetxamendua (adimen artifiziala, business intelligence, kontsumo joerak...), negozio arlo guztietan aplikatuta.
06 Telepresentzia bultzatzea (telelana, telekudeaketa, telemonitorizazioa).
PROZESUEN, PRODUKTUEN ETA ZERBITZUEN TRANTSIZIO DIGITALA
07 Produkzio lerro autonomoagoak, malguagoak eta informazio sistemekin integratuak, fabrikazio teknologia berriak ezarrita.
08 Produktuetan/zerbitzuetan funtzionalitate berriak txertatzea eta datuetan oinarritutako zerbitizazio ereduak.
09 Zibersegurtasuna, biometria eta identitate digitala. Enpresa komunikazioak optimizatzea eta informazioa babestea.
10 Simulazio digitala eta prototipogintza azkarra aplikatzea (biki digitalak, errealitate birtuala, errealitate areagotua...) produktuaren diseinu-prozesuetan, ekoizpen lerroetan, mantentze-lanetan, segurtasunean, prestakuntzan eta abarretan.
11 Eraikuntza industrializatuaren garapena: teknologia digitalen aplikazioa, robotizazioa, 3Dko simulazioa; produktu aurrefabrikatua garatu eta eraikuntza-prozesua industrializatzeko.

Oharra: EA: Enpresa-aukera TE: Trantsizio Ekologikoa TD: Trantsizio Digitala

Transición Ecológica

Trantsizio Ekologikoa

Transición Digital

Trantsizio Digitala