S4 Navarra. S4 Nafarroa

S4 Zer da

S4 eskualdeko ekonomia eraldatzeko
agenda da, Europan erreferentziazko
eskualdea izan dadin ekonomia
jasangarrian eta digitalean, eta
lurraldearekin eta jendearekin konprometitua.

Qués es la S4
Especialización Inteligente

S3tik, espezializazio adimenduneko estrategiatik…

Espezializazio Adimenduneko Estrategiak garapen ekonomikorako eredu bat dira, eskatzen duena baliabideak eskualde bakoitzak lehia-abantaila esanguratsuak dituen eremu ekonomikoetan kontzentratzea, aintzat hartuta eskualdearen ahalmen ekonomikoa eta zientifiko-teknologikoa eta eskariaren bilakaera.

...S4ra, jasangarritasunaren alde

2021-2027 etapan, Nafarroak jasangarritasunaren alde egin du, eraldaketa ekonomikoaren gako nagusia dela iritzita, eta Nafarroaren gaitasun teknologiko eta industrialak ingurumenarekiko eta jendearekiko konponbide arduratsuak lortzera bideratu dira.

Gobernantza

  • S4k garapenaren “helize laukoitza” izenekoan parte hartzeko guneak sortzen ditu estrategiaren diseinuaren, inplementazioaren eta ebaluazioaren faseetan parte hartzeko: ekonomia- eta produkzio-eremua, ezagutza eremua (goi-mailako hezkuntza eta ikerketa), administrazio publikoa eta gizarte zibila.

  • Bost lan-organo hauetan egituratzen da: zuzendaritza batzordea, koordinaziorako batzorde publikoa, plataforma estrategikoa, S4ren erronken taldeak eta koordinazioko talde teknikoa, eskema honen arabera:

Eskualdeko diagnostikoa

  • Estrategia 2021ean eguneratu da, aldez aurretik diagnostiko-lana egin ondoren, eta eskualdearen erronkak parte hartzeko prozesu baten bitartez definitu dira.

  • Diagnostikoak 2014-2019 aldian lehiakortasun konparatuak, zientzia-, teknologia- eta merkataritza-espezializazioak eta enpresa-sektoreen bilakaerak izandako bilakaera neurtu zuen, eta, amaitzeko, AMIA analisi parte-hartzailea egin zen.

  • Azkenik, “semaforo” taula bat gehitu da. Bertan, Nafarroak Europako 218 eskualdeen, erreferentziazko 16 eskualdeen eta Espainiako 17 autonomia-erkidegoen artean duen posizioa ikusten da, baita epealdiko bilakaera ere (postuen igoera edo jaitsiera).

Lehiakortasun faktoreak

Baldintzak eta baliabideak, lurraldearen produktibitatean eragina duten eta enpresen jarduerarako testuingurua eta gaitasunak hobetzeko aukera ematen dutenak. S4 Estrategiak bost elementu hauetan egituratzen ditu:

Entorno competitivo
Lehiakortasun
ingurunea
Personas y talento
Jendea eta
talentua
i+D+i
I+G+b
Desarrollo empresarial
Enpresa
garapena
Internacionalización
Nazioartekotzea

Diagnostikoaren fasean, bost lehiakortasun-faktoreetako ahuleziak eta indarrak aztertu ziren, bai eta estrategiaren definizioa gidatzen duten gomendio batzuk ere.

Nafarroako Gobernuaren planek

Estrategiak eta ekintzak biltzen dituzte, eskualdeko lehia-ingurunearen hainbat alderdi hobetzeko eta enpresa-jarduerari laguntzeko beharrezkoak direnak, S4 Estrategiaren helburuekin bat etorriz. Garrantzitsuenak hauek dira:

  • Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plana 2021-2024
  • Nafarroako Industrializazio Plana 2021-2025
  • Nafarroa 2030 Estrategia Digitala
  • Ekintzailetza Plana
  • Ekonomia Sozialaren 2021-2024 aldiko Plan Integrala
  • Nafarroako Nazioarteko Plana 2021-2022
  • Kanpo Ekintzako Plana 2021-2024
Planes Gobierno de Navarra

Lehentasunak indartzeko plan sektorialak ere badaude.

01Landa garapeneko plana
02Turismo Plana 2018-2025
03Horizonte 2030erako Energia Plana
04Medikuntza pertsonalizatuko estrategia integrala