S4 Navarra. S4 Nafarroa

Trantsizio
ekologikoa

Nafarroa eskualde eredugarria da ekoizpen sistema jasangarrira eta baliabideen erabilera eraginkorrera egin duen trantsizioagatik: ingurumenaren gaineko eragina murriztu du, eta bioekonomian eta zirkulartasunean oinarritutako negozio eredu berriak ezarri ditu

Fokua jarriz:

Trantsizio Ekologikoa EA TE TD
Ekonomia zirkularra industria balio-kateko eslaboi guztietan ezartzea
01 Sinbiosi industriala; sektore bakoitzaren barruan eta sektore desberdinen artean loturak, produktuak, azpiproduktuak eta hondakinak aprobetxatzeko asmoz.
02 Negozio eredu zirkular berriak, zerbitizazioan oinarritutakoak barne.
03 Produktuak, osagaiak, ekipoak, material berriak, ontziak eta banaketa sistemak diseinatu eta fabrikatzea, produktuaren bizi-zikloa kontuan hartuta eta osasunean zein ingurumenean duten eragina murriztuz.
04 Eraikuntza jasangarria sustatzea: zurezko eraikuntza, birgaitze energetikoa, ia-energia-kontsumo nuluko eraikinak, eraikuntza positiboa...
Ingurumenean eragin neutroa duten enpresa-prozesuak
05 Ekoizpen-prozesu neutroak: deskarbonizazioa eta ingurumen-inpaktua minimizatzea (lehengaiak, ura, energia...), industria-prozesuetan ekoizpen-teknologia garbiak erabiliz eta ekoizpen-jardunbide egokiak aplikatuz.
06 Birmanufaktura, hornidura zirkularren erabilera (berriztagarriak, berrerabilgarriak, birziklagarriak, birziklatuak, biodegradagarriak) eta lehengai kritikoen berreskuratzea eta ordezkatzea.
07 Hondakinak balorizatzea eta produkzio eta banaketa prozesuko azpiproduktuak erabiltzea.
08 Ekonomia zirkularra bultzatzeko eta ingurumen-babesa indartzeko teknologiak eta soluzioak garatzea (bioteknologia, elektronika berrerabiltzea, lehengai kritikoak berreskuratzea, material berriak garatzea…).

Oharra: EA: Enpresa-aukera TE: Trantsizio Ekologikoa TD: Trantsizio Digitala

Trantsizio Ekologikoa

Trantsizio Digitala

S4 Navarra. S4 Nafarroa
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.